GR-283

Ezagutu astebeteko mendi ibilbide zirkular honetan Gipuzkoa barnealdeko ingurune idilikoak!

Idiazabal Gaztaren Ibilbidea edo GR-283, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Sailak sustatutako eta Gipuzkoako Mendizale Federazioak homologatutako ibilbidea da. Idiazabal Gaztaren Ibilbidea edo GR-283, 6 etapaz osatzen da. 9,777 metroko desnibel metatua du, desnibel positiboa 4,920 metro da eta negatiboa 4,857, eta guztira 95,7 kilometroko luzera du.

Jarrai ezazu Idiazabal Gazta egiteko ziklo guztia ardiak bazkatzeko Aralar eta Aizkorriko-Aratzeko parke naturaletatik, gaztaren erdigune diren Ordizia eta bere azoka, eta bere izena ematen dion Idiazabal bisitatuz.

Tartean etapa amaierako puntuetan alojamendu eskaintza zabala dugu zuretzat, hotel, nekazalturismo eta parketxez osatua, kokapen eta arreta zerbitzu bikainekin.

Ezagutu itzazu Goierriko sekretu guztiak, mugitu zaitez Txindoki, Larrunarri edo "Euskal Cervinoa"-ren begiradapean, eta kirola eginez sekula bizi gabeko esperientzia gastronomiko, kultural eta paisajistikoaren jabe egingo zara!


  • Santa Maria 24 | ORDIZIA (Gipuzkoa)

  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.