Idiazabal Gaztaren Ibilbideko zerbitzuez baliatzeko eskaera egin behar diguzue "Erreserba" izeneko atalean Ibilbideko hasiera eta bukaera puntuak, pertsona kopurua, data, alojamenduak eta erregimena zehaztuz.
Ibilbidea partzialki edo osoki egin daiteke, eta norberak bere nahierara diseinatu dezake; non hasi eta non buka, alojamenduak, erregimena, estantzia epea, Ibilbidearen norantza, etab.
Hona iristean izen-emateagatik ibiltari bakoitzari Ibilbidea egiteko "kit" bat entregatuko zaio: alojamendu bakoitzean zigilatu beharreko pasaportea, Ibilbideko kamiseta dotore eta praktiko bat, eta Ibilbide osoaren mapa, informazio eta puntu interesgarri guztiak dituena. Ibilbidea bukatutakoan, egindako esfortzua saritzeko Idiazabal Gazta erdi goxo bat eta sagardo botila bat eskuratuko du Ibiltari bakoitzak.
Behin ibiltaria abian dagoela, erreserban zehaztutako alojamendu, erregimen, epe eta egunak bete beharko ditu. Momenturo pasaportea eta pasatako alojamendu bakoitzaren zigilua izan beharko du derrigor.