Hay que destacar que al tratarse de una ruta que atraviesa dos parques naturales de lado a lado, es imprescindible cumplir la normativa de Parques Naturales.
Idiazabal Gaztaren Ibilbideak zailtasun maila ertaina du 6tik 4 etapatan, eta handia gainontzeko bietan, 20 kilometrotik gorako etapa bakarrak baitira, besteak beste. Mendi Ibilbidea da hein handi batean, baina zati urbano dezente ere baditu. Hortaz, lokatza izan dezaketen baso pistak, belardiak, harri solte txikiak dituzten bidezidorrak edota hormigoizko errepideak aurkituko dituzue.
Klima, eguraldia, tenperatura eta hezetasuna ere kontutan eduki behar dira. Kostaldeko Klima Atlantikoa dugu eta prezipitazioak ugariak dira. Jakinda barnealdean eta dezenteko altueran gaudela, tenperaturak beroagoak eta hotzagoak ere badira gure inguru hauetan. Udan 30º-tik gorako tenperaturak egin ditzake, baina 0º edo hortik beherako tenperaturak ez dira arraroak neguan, batik bat Aralar eta Aizkorriko parke naturaletan, altuera tarte gehienetan 700-1200 metrotan kokatzen baita.
Denetarikoa da alojamenduen tipologia; 4 hotel (Arantzazun bietako bat aukeratu beharra dago), 2 nekazalturismo eta parketxe bat. Ibiltarientzat erraztasunak jarriko dituzten arren, gehienbat garbitasunari dagokionez esfortzu txiki bat eskatzen dugu.