Idiazabal Gaztaren Ibilbidea diseinatu eta erreserba formalizatzeko atal honen behealdean agertzen diren hutsuneak bete behar dira.
Izen-ematea 39 € da pertsonako eta ondorengo "kit"-a sartzen da barnean:
Ibilbidea hasi aurretik; alojamendu bakoitzean zigilatu beharreko pasaportea, Ibilbideko kamiseta dotore eta praktiko bat, eta Ibilbide osoaren mapa, informazio eta puntu interesgarri guztiak dituena.
Ibilbidea osatu ostean; egindako esfortzua saritzeko Idiazabal Gazta erdi goxo bat eta sagardo botila bat.
Behin datuak emanda, konfirmatzeko aurre-erreserba bat bidaltzen zaizue, eta hori jasota bakoitzak 60 € ordainduko beharko ditu seinale eta ordainketa gisa.
Kantitate osoa Ibilbidea egiten hasi baino 10 egun lehenago gutxienez ordainduta egon beharko da. Erreserba 10 egun baino lehenago anulatzen bada, ibiltari bakoitzak aurreratutako 60 €-etatik 20 € galduko ditu. 10 egun baino beranduago notifikatzen bada aurreratutako 60 €-ko kantitate hori deskontatuko zaio bakoitzari. Atzeratzeak kasu guztietan anulazio kontsideratuko dira.
Alojamenduei dagokienez, erregimen guztien artean libreki hautatzeko aukera emango zaio ibiltariari, hau da, alojamendua eta gosaria, pentsio erdia eta pentsio osoa. Gainera, alojamenduek pic-nic-a ere eskainiko dute etapa hasieran. Horren prezioa eta bertan bakoitzak sartzen duena ez dira Idiazabal Gaztaren Ibilbidearen eskaintzan sartuko eta bertan ordainduko da.
5-10 bitarteko taldeei izen-emate bat dohainik aterako zaie, hau da, 39 €-ko deskontua. 10etik gorako taldeei berriz, 3 izen-emate dohainik aterako zaizkie, hau da, 117 €-eko deskontua.
Prezio bereziak ditugu alojamenduetan Ibilbidea egiteagatik eta konturatuko zarete abentura ekonomikoa dela oso!