Antzinako siderurgiaren sinboloa da Mirandaola, duela urte batzuk berritu eta martxan dagoen burdinola. Aukera izanez gero, urteko igande gehienetan, olagizonak lanean ikustea oso gomendagarria da. Handik abiatuta, bertako beste ofizio garrantzitsu baten egoitza garrantzitsua dugu bidean, Artzaintzaren Ekomuseoa, Telleriarte auzoan. Museotik aurrera eginda Brinkola pasa eta Barrendiolako urtegia inguratuta, benetako artzain-txabolak daude Jandoainen. Biozkornako lepora iristen garenean erdietsiko dugu bideko punturik garaiena. Mallara, behealdera jaitsita tumulu batek eta han bazkatzen duten zaldiek osatutako paisaia ederra erreparatuko dugu. Duruko txabolak pasata, Arantzazun gaude.