D’elikatuz, Elikadura eta Gastronomia Zentroko bisita gidatua + Idiazabal gaztaren dastaketa + ura edo edaria (ardoa edo txakolina)
Bisita honetan, hain gurea den Idiazabal gazta sakonki ezagutuko dugu: gazta egiteko prozesua, ezaugarriak, latxa ardia, larreak..., eta, jakina, Idiazabal gaztaren eta 1512. urtetik asteazkenero ospatzen den azokaren arteko harreman estua ikusiko dugu, urtero irailean Euskal Jaien barruan ospatzen den Euskal Herriko gazta txapelketa garrantzitsuenari buruz hitz egingo dugu. Gainera, Idiazabal Gaztaren Kofradiak Ordizian du egoitza, eta azken urteetan produktu horri balioa emateko egin duten lan handiaren berri izango dugu. Azalpenen osagarri gisa, Ordiziako azokaren jatorriari eta bilakaerari buruzko ikus-entzunezko bat ikusiko da. Bisita amaitzeko bi Idiazabal gazta mota (zuria eta ketua) dastatuko dira, urarekin, ardoarekin edo txakolinarekin batera.
Bisitaren iraupena: 45 minutu
Prezioa: 4 €/pertsona (urarekin) eta 5 €(edariarekin)
Ordiziako azoka: iragana, oraina eta etorkizuna Ibilbidea (Asteazkenetan egiteko)
Ibilbide honetan asteazkenero Ordizian ospatzen den azoka sakonki ezagutzeko aukera izango dugu gaur egungo azokaren eta garai bateko azokaren ospakizun guneak bisitatuz. Duela hamarkada batzuetatik Ordiziara etortzen diren baserritarrekin hitz egin ahal izango da, eta saltzen dituzten produktu nagusiak ezagutu, hala nola bertako barazkiak, Idiazabal gazta, ogia, eztia,... Bisita amaitzeko, pintxo eta edari bat dastatuko dira herriko tabernaren batean.
Bisitaren iraupena: Ordu eta laurden
Prezioa: 7,50 €/pertsonako
Idiazabal Gaztaren eta sagardoaren ibilbidea
Ibilbide honetan Euskal Herriko bi produktu ohikoenak ezagutuko ditugu, asteazkenero Ordizian ospatzen den azokarekin harreman estua dutenak: Idiazabal gazta eta sagardoa. Idiazabal gaztaren sekretu guztiak ezagutu ahal izango dira, bere elaborazio prozesua, ardi latxa eta bere ezaugarriak, larre guneak, gazta motak, eta bi gazta mota dastatzeko aukera izango dugu. Bisita amaitzeko familiako sagardotegi batean sagardotegiko menú tipiko bat dastatu ahal izango da, ibilbidea zapore ezin hobeaz amaituz.
Ibilbidearen iraupena: Ordu eta laurden + bazkaria