Gehigarriak

Idiazabal Gaztaren Ibilbideak oinarrizko "pack"-az gain, zerbitzu eskaintza gehigarri ba jartzen du ibiltarientzat eskuragarri, Ibilbideari kalitate, erosotasun edota segurtasun puntu bat gehiago erantsi nahi dien guztientzat.

"Ibilbidea" atalean deskribaturiko norantza gomendatzen dugun arren, kontrako norantzan egiteko aukera.

Objektu pertsonalen garraioa: 16,50 € pertsona eta eguneko, eta Ibilbide osoan kontratatuz gero 90 €. (hautatuz gero, taldeko kide guztiek kontratatu beharko dute. 4 pertsona edo gehiagoko taldeentzat soilik). Ahaztu zaitez motxila astunaz eta gozatu Ibilbideaz erabat aske!

Ibilbidea egiterakoan seguruago senti zaitezen Ibilbiderako aseguru bat kontratatu dezakezu.

Idiazabal Gaztaren Ibilbidea, bere elementuak eta txoko guztiak metroz metro ezagutzen dituen gida titulatu baten konpainian egin ezazu. Kontsultatu prezioa eta disponibilitatea.

Ibilbidean zehar egiteko ondorengo txangoak proposatzen dizkizugu (Kontsultatu prezioak edo bestelako proposamenak):

1) Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio Zentrora bisita gidatua.

2) Arantzazutik Gomiztera joan-etorria oinez, baserria eta artzain-eskola. a) bisita gazta dastaketarekin + ardoa, b) a aukera + artzain txakur erakustaldia, edo c) a eta b aukerak + dastaketa gastronomikoa.


  • Santa Maria 24 | ORDIZIA (Gipuzkoa)

  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.